User`s guide

16 - Packard Bell Limited Warranty
2.1.2.4. Packard Bell-ek Baimendutako Zerbitzu Prestatzaileari Packard Bell Sistema garraiaketa edo pake-
taketa desegokia erabili ondoren itzultzeagatik;
2.1.2.5. erabiltzaileak, gure enpresarekin zerikusirik ez duen produkturen bat gaizki ipintzeagatik
(memoria txartelak, adibidez).
2.1.3. Galera edota kalteren bat jasandako bilketa aldagarriaren inguruko edozein bide, datu eta
programa. Segurtasun aldakiaren edo back-up-aren bitartez, bilketa aldagarriaren inguruko edozein
bide, datu eta programa gordetzea zure ardura da. Mesedez, kontutan har ezazu Packard Bell-ek berme
zerbitzuen prestaziorako emandako Sistema, kalitate berdineko produktu berritu bategatik ordezka
dezakeela,eta honen bitartez, zure Sistema originalean zuk zeuk gordetako edozein datu berreskura
ezin bilakatuko direla.
2.1.4. Pieza suntsikorrak; adibidez, Sistemaren erabilera normalean,aldizka ordezkatu beharreko
piezak,limitaziorik gabe, eramangarrien bateria barne. Berme aldian zehar, bateria bat da PackardBell
ordez, gaitasuna 50 ahalmena jatorrizko% azpian erortzen bada
2.1.5. LCD pantaila teknologiaz hornitutako sistematan, LCD pantailetan gertaturiko akats txikiak, beti
ere, emandako LCD pantailan, hiru (3) pixel akastun baino gehiago ez dauden bitartean; eta gainera,
pantailako panela, bederatzi (9) zati errektangeluar berdinetan zatitua dagoenean, erdiko zatian pixel
akastun bat baino gehiago ez dagoen bitartean.
2.2 Berme Erantzukizunaren Mugapena eta Exentzioa
2.2.1.Berme Mugatu honetan jasotako edozein erreklamazio egiten baduzu, zuk, edozein Packard Bell
produkturen konponketa (dohainik), ordezkapena, prezio murrizketa, edota agiri honetan deskribatutako
berme zerbitzuaren prestazioak kontutan hartuta, aplikagarri izan daitekeen kontratuaren ebazpena
onartzen duzula ulertzen da.
Agiri honetan ezarritako Packard Bell Berme Mugatuko edozein ez betetzearen aurrean, Packard Bell-
en aurka, bere ordezko edozein elkarteren aurka, edota bere elkarte nagusietako edozeinen aurka ariko
zara.
3.B
ERME ZERBITZUAREN ERDIESPENA
Edozein erreklamazio egiteko edo/eta berme zerbitzuak erdiesteko, Berme Txartelean jasotako
kontaktu argibideak berrikus itzazu, edota sar zaitez hurrengo webgunean: www.packardbell.es
Bezeroak, baimendutako konpoketa/laguntza etxeetara Packard Bell produktu bat bidali aurretik, bai
instalatutako programa guztien bai bere datu guztien aldakia egin beharko du, baita bapesteko infor-
mazio guztia ezabatu ere (aurrerantzean “DATUAK” izena emango dioguna).
Packard Bell ez da “DATUEN” galera, kalte edota gure enpresarekin zerikusirik ez duen edonork erag-
indako “DATUEN” dibulgazioaren aurrean erantzule egingo, eztaDATUEN lehengoratze edo
berreskurapenen aurrean ere.
URTE BETERA MUGATURIKO BERMEAREN ERREFERENTZI TAULA
* Igorpena: Bezeroak, aparatua Packard Bell-en tailerrera bidaliko du. Konponketa burututakoan, Packard
Bell-ek, aparatua bezeroari bidaliko dio.
** Ematea: Bezeroak aparatua Packard Bell-ek baimendutako Laguntza Etxe batera eramango du.
Konponketa burututakoan, bezeroak aparatua leku berberean hartuko du.
PRODUKTUA EPEA ETA BERME MOTA
Mahai gaineko ordenadore
pertsonala
Urte 1: Igorpena* edo Ematea**
Faktura edo ordainagiri berdinean sartuta dauden Packard Bell
mahai gaineko PC periferikoaren inguruan erositako moni-
toreak,Packar Bell-en berme baldintzetara lotuak egongo dira.
Ordenadore pertsonal eramangarria /
Netbook / Tablet PC
Urte 1: Igorpena* edo Ematea**
Monitorea/TV
Pixelen gaineko politika: LCD Packard Bell monitore guztiak ISO
9241-307 ziurtagiridunak dira eta II klaseko politika betetzen
dute.
Laguntza teknikoa (Hardwarea soilik) Urte 1
Softwarearen inguruko laguntza 180 egun.
Akzesorioak / Bateriak 12 hilabete igorpena*