User`s guide
Euskara - 15
Euskara
PRODUKTUENTZAKO BERME MUGATUA.
1. BERME MUGATUAREN ESTALDURA.
1.1 Berme mugatu honek (ikus bigarren ataleko “Kanporaketak” eta “Mugapenak”) Packard Bell-en
aurkako izaera espezifikoko eskubide eta ekintzak burutzeko aukera ematen dizu. Agiri hau arretaz
irakur dezazun eskatzen dizugu, Berme Mugatu honek jasotzen duenaren inguruan egindako errek-
lamazio baten bitartez, bere edukia onartzen eta ulertzen duzula onesten duzulako. Berme Mugatu
honetaz aparte, Packard Bell produktua saldu zizun saleroslearen aurka, eskubide eta akzio ezberdin
eta zabalagoak burutzeko aukera izan dezakezu. Berme Mugatu honek ez die Espainiako legedi ezagar-
riaren zuzenbide agintzaileak ematen dizkizun eskubideei eragiten.
Kontsumitzaileak legezko eskubideak ditu kontsumo-ondasunen salmenta arautzen duen legeria aplika-
garriaren arabera, eta berme honek ez du eskubide horietako bat ere alde batera uzten, mugatzen edo
eteten. Esaterako, kontsumitzaileek gutxienez 24 hileko bermea dute produktua erosten duten egunetik
zenbatzen hasita -edozein berme-txartel edo gainerako materialetan ezarritakoa alde batera utzita.
1.2 Packard Bell-ek, Europar Gune Ekonomikoan (“Lurralde Eremuan”) lehen aldiz saldutako Packard Bell
enpresako edozein produktuk, erosketaren momentuan zure Packard Bell produktuan ipinitako (aurre-
rantzean “Sistema” izena hartuko duten) Packard Bell jatorriko pieza eta osagaiak (aukerakoak eta akze-
sorioak) barne, zure Sistemarekin hornitutako Berme Mugatuko Txartelean (“Berme Txartelean”)
zehazturiko berme epearen iraupenean zehar, baldintza normalean lan egiteko, akats materialik ez
duela bermatzen du.
Berri bezala saldutako, baina berme prezintoa eskuztatua duen Packard Bell produktuari uko egitea
bezeroaren erantzukizuna da eta birsaltzaileari geratutakoaren berri eman behar dio. Berme zigiluak
eskuztatuak dituen Packard Bell produktu bat onartzerakoan, akatsik gabeko berme prezintodun
Packard Bell produktu berri bati dagozkion termino eta baldintzekin alderatuta, Bezeroak berme ezber-
dina (maila txikiagokoa) onartzen du.
1.3 Zure Sistemarekin hornitutako edozein ordenagailu programa edo software, sistema eragilea barne,
“Dagoen bezela” ematen da. Packard Bell-ek zure Sistemarekin hornitutako edozein ordenagailu
programa edo softwarearen funtzionamendua akatsik gabea izatea, programa ez etetea, edota ordena-
dore programa edo software honek bere betekizunak betetzea ez du bermatzen.
1.4 Berme honen inguruan erreklamazioren bat egingo balitz, Berme Mugatu honek estaltzen dituen
edozein pieza edota edozein sistema akastun, aldatu edo konpondu (Packard Bell-en erabakiaren
arabera) egingo lirateke, Sistema eta pieza berrien bitartez edota lantegian berritutako sistema eta
piezen bitartez, Packard Bell-en erabakiaren arabera.
Packard Bell-ek, sistema eta pieza berriak edota lantegian berritutako pieza eta sistemak erabiltzea
erabakiko balu, hauek, produktu berriek dituzten funtzionamendu ezaugarri berberak izango lituzkete.
Berme Mugatu honen barruan jasotzen diren aldatutako edo ordezkatutako sistema eta pieza guztiak
Packard Bell-en jabetzakoak izango dira.
1.5 Berme epea, emate egunean sartuko da indrrean. Zure erosketa eguneko dataren froga, Sistemaren
erosketa eguna erakusten duen erosketaren faktura originala (erosketaren ordainagiria) edota albara-
nean azaltzen den data (hau geroagokoa izango balitz) izango da.
1.6 Berme zerbitzuaren prestazioa, zerbitzuaren eskaera egin den Europar Gune Ekonomikoko herrialdeko
hizkuntza nagusian oinarrituko da. Hizkuntzarekin zerikusia duten sistemaren konponketa berme
zerbitzuen gainean (teklatua, softwarea, adibidez), zerbitzuaren eskaera egin den Europar Gune
Ekonomikoko herrialdeko hizkuntza nagusia ez den beste hizkuntza bat ez erabiltzea posible izango
da.
Berme Mugatu hau hurrengo kanporaketa eta mugapenei lotua dago:
2.K
ANPORAKETAK ETA MUGAPENAK
Berme Mugatu hau hurrengo kanporaketa eta mugapenei lotua dago:
2.1.Kanporaketak
Berme Mugatu honen estalduratik kanpo geratzen dira:
2.1.1. Berme Mugatu honen Lurralde Eremutik kanpo lehen aldiz saldutako Packard Bell-ek egindako
edota Packard Bell-entzat egindako edozein produktu.
2.1.2. Hurrengo arrazoiengatik hondatutako edo akastutako edozein produktu:
2.1.2.1. Sistema erabilera normaletik kanpo erabiltzeagatik, Sistemak dakarren Erabiltzailearen Eskuli-
burua ez erabiltzeagatik, edota abusuzkoak eta axolagabekoak diren edozein erabilerengatik;
2.1.2.2. Sistema eraldatzeagatik, baita Packard Bell-ek egin ez edo saldu ez dituen piezak erabiltzeagatik;
2.1.2.3. Packard Bell-ek Baimendu ez duen Zerbitzu Prestatzaile batek edota Packard Bell-entzat lan
egiten ez duen edonork egindako zerbitzu prestazio edo konponketengatik;










