User guide

EU
Konexioaren aurretik
Egiazta ezazu zure aparatuak ez duela
matxurarik izan garraioan (atea edo
juntura deformatuta). Erabili aurretik
edonolako kalteren bat egiaztatuz
gero, jar zaitez harremanetan zure
hornitzailearekin.
Egiaztatu sektoreko tentsioa. Azpitentsio
iraunkorra (200-210 volta) izanez
gero, egizu kontsulta zure instalatzaile
argiketariarekin.
Instalazioa (2. irudia)
Aparatu hau lan-azalera baten, zorutik
gutxienez 85 cm-tako altuerara kokatu
behar da.
Jar ezazu aparatua gainazal lau eta
horizontal baten gainean, bero- eta
lurrun-iturrietatik urrun.
Utzi behar besteko tartea aparatuaren
eta hormaren artean: 7,5 cm alboetako
aldeentzat, 30 cm aparatuaren gainean
eta 7,5 cm atzealdean.
Ez utzi ezer labearen gainean,atzealdean
dituen aireztapen-zuloak estal ez
daitezen.
Ziurtatu korrontea hartzeko entxufea
eskura, irisgarri, gelditzen dela instalatu
ondoren ere.
Ez erabili aparatua aire librean.
Konexio elektrikoa
Erabili beti ezinbestean lur-hargunea
duen bornedun korronte-hargunea,
indarrean diren segurtasun-arauen
arabera konektatuta.
Instalazio elektrikoan erabiltzaileak
gailu bat eskuragarri izatea komeni
da, aparatua eta sektorea bereizi ahal
izateko. Gailuak gutxienez 3 mm-ko
kontaktuko irekidura behar du polo
guztietarako.
Ez funtzionarazi labea elikatze-kordoia
edo entxufea hondatuta badaude.
Halakorik gertatuz gero, jo ezazu
fabrikatzaileak trebatutako teknikari
espezializatu batengana.
Zure aparatua etxeko egosketetan eta
jakiak berotu edo desizozteko bakarrik
erabiltzekoa da. Fabrikatzaileak ez ditu
bere gain hartuko bestelako erabilerei
dagokien erantzukizuna.
Zure aparatua honda ez dadin, ez
funtzionaraz hutsik eta erretilurik gabe.
Edozein erabileraren aurretik,
egiazta ezazu ontziak egokiak direla
mikrouhin-labe baterako (adibidez: beira
beroarekiko erresistentea, portzelana…).
Ez eragin aurrealdeko sarrailen zuloetan,
bestelako esku-hartzea eragingo lukeen
kaltea sor baitezakezu.
Ez da aholkatzen ontzi metalikorik ezta
metalezko sardexka, koilara, ganibeta,
edo izozte-poltsetarako lotura eta graparik
erabiltzea. Hala ere, lantzean behin, bero
ditzakezu jakiak altuera baxuko (gehienez
ere 4 cm) taparik gabeko aluminiozko
erretilutxoetan, beti ere, jakinik gehitxoago
iraungo duela beroketak. Halakoetan,
kontu izan eta kokatu erretilu txikia
beirazko plateraren erdian eta horma
metalikoetatik eta aparatuaren atetik 1
cm-ko gutxieneko tartea zainduz.
Haurrentzat derrigorrezkoa da:
- biberoiak tetinarik gabe berotzea,
likidoari eragin eta tenperatura
eskugainean egiaztatu, haurrak
dastatu aurretik.
- haurrentzako elikagaiak nahastu
eta tenperatura kontsumitu aurretik
egiaztatu, barne erredura larriak
ekiditeko.
Adi: Haurrei aparatu maneiatzen uzteko,
nola erabiltzen den eta oker maneiatuz
gero sor daitezkeen arriskuak azaldu
behar zaizkie aurretik .
Ezin da inola ere oskoldun arrautzarik, ez
egosirik ez gordinik, berotu ez kozinatu
1. INSTALAZIOA
3. SEGURTASUN OHARRAK
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Tentsioa / Maiztasuna 230 V~/50 Hz
Potentzia 800W
Grillaren potentzia 1000W
Edukiera (L) 23
65