Erabiltzailearen gida

Gida honi buruz
Besterik zehazten ez bada, eskuliburu honetako lagin-eragiketa
guztietan kalkulagailua hasieran lehenetsitako konfigurazioan dagoela
suposatzen da. Erabili “Kalkulagailua hasieratu” izeneko prozedura
kalkulagailua hasierako konfigurazioan jartzeko.
Eskuliburu honetako edukia aurretik abisatu gabe alda daiteke.
Erabiltzailearen gida honetan agertzen diren irudiak eta ilustrazioak
(esate baterako, teklen testuak) irudi modura ematen dira soilik, eta
ordezkatzen dituzten egiazko elementuekin alderatuta apur bat
ezberdinak izan daitezke.
Gida honetan erabiltzen diren konpainia eta produktu izenak marka
erregistratuak izan daitezke edo haiei dagozkien jabeen markak.
Kalkulagailua hasieratu
Jarraitu hurrengo prozedura kalkulagailua hasieratu nahi duzunean eta
kalkulu modua eta konfigurazioa (Hizkuntza eta Kontraste ezarpenak ezik)
hasierako ezarpen lehenetsietara itzuli nahi duzunean. Kontuan hartu honek
kalkulagailuaren memorian dauden data guztiak ezabatuko dituela.
(RESET)(Dena hasi)(Bai)
Zaindu beharrekoak
Segurtasun neurriak
Pila
Ez utzi pilak haurren eskura.
Erabili bakarrik gida honetan kalkulagailu honentzat zehazten den pila
mota.
Erabilera arretak
Kalkulagailuak ondo funtzionatzen badu ere, ordeztu pila gutxienez hiru
urtetik behin (LR44), bi urtetik behin (R03 (UM-4)) edo urtero (LR03
(AM4)). Agortutako pila batek kalkulagailuaren funtzionamendu egokia
kalte dezaketen substantziak jaria ditzake. Ez utzi sekula agortutako pila
bat kalkulagailuan. Ez saiatu kalkulagailua erabiltzen pila erabat
agorturik badago (fx-85SP X II).
Kalkulagailu honekin ematen den pila deskargatu egin daiteke apur bat
garraioan zehar eta biltegiratzean. Hori dela eta, bere iraupen arruntari
dagokion denbora bete aurretik aldatu egin beharko da agian.
Saiatu kalkulagailu hau muturreko tenperaturak, hezetasunak edo
hautsak dauden lekuetan ez erabiltzen eta gordetzen.
Ez jarri kalkulagailua gehiegizko inpaktu, presio edo tolesduren
eraginpean.
Ez saiatu inoiz kalkulagailua desmuntatzen.
Erabili zapi leun eta lehor bat kalkulagailuaren kanpoaldea garbitzeko.
Kalkulagailua edo pilak botatzerakoan, ziur izan zure eremuari dagozkion
lege eta araudiak errespetatzen dituzula.
2
スクリプト.indd 2 2017/03/06 16:13:21