Erabiltzailearen gida
ĺ Memoria independentea edo aldagai bat funtzio baten argumentutzat
erabiltzean, ziur izan memoria edo aldagaiaren balioa funtzioarentzat
onartzen den tartean dagoela.
Meta ERROREA
• Egiten ari zaren kalkuluak zenbaki metaren edo aginduen metaren
kapazitatea gainditu du.
ĺ Sinplifikatu kalkuluaren adierazpena metaren kapazitatea gainditu ez
dezan.
ĺ Banatu kalkulua bi zatitan edo gehiagotan.
Sintaxi ERROREA
• Egiten ari zaren kalkuluaren formatuarekin arazo bat dago.
Argumentu ERROREA
• Egiten ari zaren kalkuluaren argumentuarekin arazo bat dago.
Tarte ERROREA
• Taula moduan zenbaki taula bat sortzeko saiakera; saiakera honen
baldintzek onartutako errenkaden gehienezko kopurua gainditzen dute.
ĺ Aldatu Lehen, Azken eta Pausu balioak taula kalkuluaren tartea
murrizteko eta saiatu berriro.
Kalkulagailuaren funtzionamendua
okerra dela pentsatu baino lehen...
Egin datu garrantzitsuen kopia bananduak hurrengo pausoak egin baino
lehen.
1. Egiaztatu kalkuluaren adierazpena errorerik ez duela ziurtatzeko.
2. Ziurtatu modu zuzena erabiltzen ari zarela egiten ari zaren kalkulu
motarentzat.
3. Aurreko pausoek arazoa konpontzen ez badute, sakatu tekla.
• Honekin kalkulagailuak kalkulu funtzioak ongi funtzionatzen duten
egiaztatzen duen errutina bat egingo du. Kalkulagailuak
anormaltasun bat aurkitzen badu, automatikoki kalkulu modua
hasieratzen du eta memoriaren edukiak ezabatzen ditu.
4. Egin hurrengo ariketa, kalkulu modua eta konfigurazioa hasierako
ezarpen lehenetsietan (Hizkuntza eta Kontraste ezarpenak izan ezik)
ezartzeko: (RESET)(Datuak doitu)(Bai).
Pila ordeztu
Pila baxu dagoela horrela adierazten da: pantaila iluna (kontrastea doitzen
bada ere) edo kalkulagailua pizteaz bat pantailan ez dira zifrak agertzen.
Hau gertatzen bada, pila berri batekin ordeztu.
Garrantzitsua: Pila ordeztean kalkulagailuaren memoriaren eduki guztiak
ezabatuko dira.
23
スクリプト.indd 23 2017/03/06 16:13:23