Erabiltzailearen gida
Table Of Contents
- Aurkibidea
- Kalkulagailua erabili aurretik
- Kalkulagailuaren moduak eta menuak
- Adierazpenak eta balioak sartu
- Oinarrizko kalkuluak
- Kalkulu emaitzen formatua aldatu
- Kalkulu aurreratuak
- f(x) eta g(x)-ren ekuazio definitzaileak erregistratu eta erabili
- Egiaztatu funtzioa erabili
- QR Code funtzioak erabili
- Kalkulagailuaren moduak erabili
- Informazio teknikoa
- Maiz egiten diren galderak
• Maizt erlatiboa pantaila
(1) Bat edo Desb: Dado baten emaitza erakusten du (Bat: 1etik 6ra),
bi dadoren emaitza (Bat: 2tik 12ra) edo desberdintasuna (Desb: 0tik
5era), hiru dadoren emaitza (Bat: 3tik 18ra).
(2) Maiz: Jaurtiketa bakoitzaren emaitzen kasu bakoitza
(Maiztasunarekin) erakusten du.
(3) MaizEr: Jaurtiketen emaitzen maiztasun erlatiboa (maiztasuna
jaurtiketa kopuruarekin zatituta) erakusten du.
(4) Saiakera kopurua
(5) MaizEr gelaxkaren balio nabarmendua
Emaitza beraren ezarpena
Dadoa botatzea edo Txanpona jaurti eragiketaren simulazio bat egiten
baduzu emaitza beraren hasierako ezarpen lehenetsia erabilita (Des),
emaitza desberdina (ausazkoa) bistaratuko da jaurtiketa bakoitzean.
Emaitza beraren ezarpena “Des” ez den beste modu batera aldatzen
baduzu, kalkulagailuak zehaztutakoak izango dira bistaratutako emaitzak.
Ikasleek erabilitako kalkulagailu guztietan emaitza bera bistaratu dadin
nahi baduzu, #1, #2 edo #3 ezarpena erabiltzea gomendatzen dizugu.
Oharra
• Hainbat kalkulagailuk emaitza bera bistaratzeko, ziurtatu beheko ezarpenak berdin
ezarrita daudela kalkulagailu guztietan.
- Dado edo txanpon kopurua
- Saiakera (jaurtiketa) kopurua
- Emaitza beraren ezarpena (#1, #2 edo #3)
92