Erabiltzailearen gida

Table Of Contents
Simulazioaren emaitzen pantailari buruzko xehetasunak lortzeko,
ikusi “Dadoa botatzea eragiketaren emaitzen pantaila”
(91.
orria).
6. Emaitzak beste formatu batean bistaratzeko, bistaratu emaitzen
pantaila eta sakatu
.
Emaitza mota menura itzuliko zara, prozedurako 5. pausoa errepikatu
eta emaitzak bistaratzeko formatua aldatu ahal izateko.
7. Simulazioan beste ezarpen batzuk erabili nahi badituzu, sakatu
Emaitza mota menua bistaratzen den bitartean.
Simulazioaren emaitza ezabatuko da eta parametroak sartzeko
pantailara itzuliko zara. Errepikatu prozedura 3. pausotik.
8. Dadoa botatzea eragiketatik irteteko, sakatu parametroak sartzeko
pantaila bistaratzen den bitartean.
Math Box moduaren menura itzuliko zara.
Oharra
Maizt erlatiboa pantailan, aldagai batean gorde dezakezu MaizEr zutabearen
gelaxkako balioa. Adibidez, aipatutako 5. pausoan honako eragiketa hau egiten
baduzu, A aldagaian gordeko da “MaizEr” zutabeko lehen errenkadako balioa:
[A=] > [Gorde]. Aldagaiei buruzko xehetasunak lortzeko, ikusi “Aldagaiak (A, B, C,
D, E, F
, x, y, z)” (36. orria).
Dadoa botatzea eragiketaren emaitzen pantaila
Zerrendatu pantaila
(1) Errenkada bakoitzak jaurtiketaren zenbaki sekuentzial bat erakusten
du. Adibidez, 1 lehenengo jaurtiketari dagokio, 2 bigarrenari eta
abar
.
(2) A, B eta C hizkiek erabilitako dado bakoitza adierazten dute.
“Bat” balioak emaitza adierazten du eta “Desb” balioak bi dadoen
emaitzen arteko aldea. Pantailan agertzen diren zutabeak erabiltzen
ari den dado kopuruaren araberakoak dira.
1 dado: A zutabea soilik.
2 dado: A, B, Bat eta Desb zutabeak.
3 dado: A, B, C eta Bat zutabeak.
91