Erabiltzailearen gida
Table Of Contents
- Aurkibidea
- Kalkulagailua erabili aurretik
- Kalkulagailuaren moduak eta menuak
- Adierazpenak eta balioak sartu
- Oinarrizko kalkuluak
- Kalkulu emaitzen formatua aldatu
- Kalkulu aurreratuak
- f(x) eta g(x)-ren ekuazio definitzaileak erregistratu eta erabili
- Egiaztatu funtzioa erabili
- QR Code funtzioak erabili
- Kalkulagailuaren moduak erabili
- Informazio teknikoa
- Maiz egiten diren galderak
Kalkulagailua erabili aurretik
Irakurri hau lehenik
Gida honi buruz
• CASIO Computer Co., Ltd. ez da inoren aurrean erantzule izango
produktu hau eta berarekin datozen produktuak erostearen edo
erabiltzearen ondoriozko kalte berezi, zeharkako, intzidental edo
kontsekuenteen ondorioz. Gainera, CASIO Computer Co., Ltd. ez da
inolako erreklamazioren erantzule izango produktu honen erabileratik
eta berarekin datozen produktuetatik sortzen den beste edozein
alderdiren aldetik.
• Erabiltzailearen gida honetako edukia aurretik abisatu gabe alda
daiteke.
• Erabiltzailearen gida honetan agertzen diren irudiak eta ilustrazioak
(esate baterako, tekla-konbinazioak) irudi modura ematen dira soilik,
eta ordezkatzen dituzten egiazko elementuekin alderatuta apur bat
ezberdinak izan daitezke.
• QR Code DENSO WAVE INCORPORATED-en marka erregistratua da
Japonian eta beste herrialde batzuetan.
• Erabiltzailearen gida honetan erabilitako enpresen eta produktuen
izenak marka komertzial erregistratuak edo jabeen marka komertzialak
izan daitezke.
T
ekla bidezko eragiketak
Ondorengo adibide honetan, tekla bidezko eragiketak erabiltzailearen
gidan nola adierazten diren azaltzen da.
1. adibidea:
Teklak goian adierazitako ordenan sakatu behar dira (ezkerretik
eskuinera).
2. adibidea: (π)*
Goian adierazi bezala, eta ondoren sakatuta, π ikurra txertatuko
da. Eragiketa batean hainbat tekla sakatu behar direnean, hala adieraziko
da. T
ekla-konbinazioak erakusten dira, sartu beharreko karaktereaz edo
aginduaz jarraituta.
5