Erabiltzailearen gida
Table Of Contents
- Aurkibidea
- Kalkulagailua erabili aurretik
- Kalkulagailuaren moduak eta menuak
- Adierazpenak eta balioak sartu
- Oinarrizko kalkuluak
- Kalkulu emaitzen formatua aldatu
- Kalkulu aurreratuak
- f(x) eta g(x)-ren ekuazio definitzaileak erregistratu eta erabili
- Egiaztatu funtzioa erabili
- QR Code funtzioak erabili
- Kalkulagailuaren moduak erabili
- Informazio teknikoa
- Maiz egiten diren galderak
Maiz egiten diren galderak
Maiz egiten diren galderak
■ Nola aldatu dezaket zatiketa ariketa baten zatiki gisako emaitza
hamartar gisara?
→ Zatiketa kalkuluaren emaitza bistaratzen den bitartean, sakatu eta
hautatu [Hamartarra] edo sakatu ( ). Kalkulu emaitzak hasieratik
hamartar balio gisa ager daitezen, aldatu CONFIG menuko Sarrera/
Irteera ezarpena S Matem/I Hamar-era.
■ Zein da Ans memoria, PreAns memoria eta aldagai memorien
arteko ezberdintasuna?
→ Memoria mota hauetako bakoitza balio bakar baten aldi baterako
biltegiratzerako “edukiontzi” bat bezalakoa da.
Ans memoria: Egindako azkeneko kalkuluaren emaitza gordetzen
du. Erabili memoria hau kalkulu baten emaitza hurrengo kalkulura
eramateko.
PreAns memoria: Azkeneko kalkuluaren aurretik egindakoaren emaitza
gordetzen du. PreAns memoria Kalkulatu moduan bakarrik erabil
daiteke.
Aldagaiak: Memoria hau baliagarria da kalkulu bat edo gehiagotan
balio berdina maiz erabili behar duzunean.
■ Nola aurkitu dezakezu CASIO kalkulagailu zaharrean erabiltzen
nuen funtzio bat kalkulagailu honetan?
→ Atzitu kalkulagailuaren funtzioak sakatuta agertzen den CATALOG
menuaren bidez. Xehetasunak lortzeko, irakurri ondorengo atal hauek.
“CA
TALOG menua erabili” (24. orria)
“Kalkulu aurreratuak” (47. orria)
■ CASIO kalkulagailu zaharrean,
sakatzen nuen kalkulu emaitza
bistaratzeko formatua aldatzeko. Zer egin behar dut kalkulagailu
honetan?
→ Kalkulu emaitza pantailan dagoenean, sakatu . Erabili agertzen
den menua nahi duzun bistaratzeko formatua hautatzeko. Xehetasunak
lortzeko, ikus “Kalkulu emaitzen formatua aldatu”
(39. orria).
■ Nola jakin dezaket kalkulagailuaren zein modu erabiltzen ari
naizen?
→ Sakatu
. Erabiltzen ari zaren kalkulagailuaren moduaren ikonoa
nabarmenduko da.
115