Erabiltzailearen gida
Table Of Contents
- Aurkibidea
- Kalkulagailua erabili aurretik
- Kalkulagailuaren moduak eta menuak
- Adierazpenak eta balioak sartu
- Oinarrizko kalkuluak
- Kalkulu emaitzen formatua aldatu
- Kalkulu aurreratuak
- f(x) eta g(x)-ren ekuazio definitzaileak erregistratu eta erabili
- Egiaztatu funtzioa erabili
- QR Code funtzioak erabili
- Kalkulagailuaren moduak erabili
- Informazio teknikoa
- Maiz egiten diren galderak
• Erabiltzen ari zaren kalkulagailu modua egiaztatzeko, sakatu .
Erabiltzen ari zaren kalkulagailu moduaren ikonoa nabarmenduko da.
3. Aurreko pausoek arazoa konpontzen ez badute, sakatu .
• Kalkulagailuak kalkulu funtzioak ongi funtzionatzen duten egiaztatzen
duen errutina bat egingo du. Kalkulagailuak anormaltasun bat
aurkitzen badu, automatikoki kalkulagailuaren modua hasieratzen du
eta memoriaren edukiak ezabatzen ditu.
4. Egin hurrengo eragiketa hau kalkulagailuaren ezarpen lehenetsiak
(Kontraste, Itzaltze autom eta Hizkuntza salbu) berrezartzeko.
(1) Sakatu , hautatu kalkulagailuaren moduaren ikonoa eta, ondoren,
sakatu .
(2) Sakatu eta hautatu [Berrabiarazi] > [Ezarp ta datuak] > [Bai].
Pila ordeztu
Kalkulagailua piztu eta beheko pantaila bistaratzen bada, pila baxu
dagoela esan nahi du.
Halaber, horrela adierazten da pila baxu dagoela: pantaila iluna
(kontrastea doitzen bada ere) edo kalkulagailua piztean pantailan ez dira
zifrak agertzen.
Hori gertatzen bada edo goiko pantaila bistaratze bada, ordeztu pila.
Garrantzitsua:
• Pila ordeztean kalkulagailuaren memoriaren eduki guztiak ezabatuko dira.
1. Sakatu
(OFF) kalkulagailua itzaltzeko.
• Pila ordezten duzun bitartean ustekabean kalkulagailua pizten ez
duzula ziurtatzeko, irristatu estalki gogorra kalkulagailuaren aurreko
aldean.
2. Irudian erakusten den moduan, kendu pilaren estaldura, atera pila eta
sartu pila berria plus (+) eta minus (
−) muturrak ondo jarrita.
108