Erabiltzailearen gida
Adibidez: 5 cm hazbete bihurtzeko (Lerro S/Lerro I)
1. Sartu bihurtu nahi duzun balioa eta bistaratu konbertsio metrikoen
menua.
5(CONV)
2. Agertzen den konbertsio kategoria menuan, hautatu “Luzera”.
(Luzera)
3. Hautatu zentimetrotik hazbetera konbertsio agindua eta egin
konbertsioa.
(cmin)
Oharra
• Konbertsio formulen datuak NIST argitalpen berezian (“NIST Special
Publication 811 (2008)”) oinarrituta daude.
•Jcal aginduak 15°C-ko tenperaturan dauden balioen konbertsioak
egiten ditu.
Erroreak
Kalkulagailuak errore mezu bat bistaratuko du kalkulu bat egin bitartean
arrazoien batengatik errore bat sortzen denean. Errore mezu bat bistaratzen
den bitartean, sakatu edo kalkulu pantailara itzultzeko. Kurtsorea
errorea sortu den kokalekuan kokatuko da, sartzeko prest.
Errore mezua ezabatzeko: Errore mezu bat bistaratzen den bitartean,
sakatu kalkulu pantailara itzultzeko. Kontuan hartu honek errorea
zeukan kalkulua ere ezabatzen duela.
Errore mezuak
Kalkulu ERROREA
• Egiten ari zaren kalkuluaren bitarteko emaitzak edo azken emaitzak
onartutako kalkulu tartearen neurria gainditzen du.
• Sartutakoak onartutako sarrera tartearen neurria gainditzen du (batez ere
funtzioak erabiltzean).
• Egiten ari zaren kalkuluak arauz kontrako ariketa matematiko bat dauka
(zati zero gisakoa, esaterako).
ĺ Egiaztatu sartutako balioak, murriztu digitu kopurua eta saiatu berriro.
ĺ Memoria independentea edo aldagai bat funtzio baten argumentutzat
erabiltzean, ziur izan memoria edo aldagaiaren balioa funtzioarentzat
onartzen den tartean dagoela.
Meta ERROREA
• Egiten ari zaren kalkuluak zenbaki metaren edo aginduen metaren
kapazitatea gainditu du.
• Egiten ari zaren kalkuluak matrize edo bektoreen metaren kapazitatea
gainditu du.
ĺ Sinplifikatu kalkuluaren adierazpena metaren kapazitatea gainditu ez
dezan.
ĺ Banatu kalkulua bi zatitan edo gehiagotan.
42
スクリプト.indd 42 2016/06/22 16:57:44