Erabiltzailearen gida

Kalkulu-orria moduko agindu bereziak erabili
Kalkulu-orria moduan, beheko aginduak erabili daitezke formula eta
konstanteetan. Agindu hauek sakatzean agertzen den menuan daude.
Min(
Espezifikatutako gelaxka tarte bateko balioen gutxienezkoa
ematen du.
Sintaxia: Min(hasierako gelaxka:bukaerako gelaxka)
Max(
Espezifikatutako gelaxka tarte bateko balioen gehienezkoa ematen
du.
Sintaxia: Max(hasierako gelaxka:bukaerako gelaxka)
Mean(
Espezifikatutako gelaxka tarte bateko balioen batezbestekoa
ematen du.
Sintaxia: Mean(hasierako gelaxka:bukaerako gelaxka)
Sum(
Espezifikatutako gelaxka tarte bateko balioen batuketa ematen du.
Sintaxia: Sum(hasierako gelaxka:bukaerako gelaxka)
3. adibidea: 1. adibidetik jarraituz, sartu =Sum(A1:A3) formula; A1, A2 eta
A3-ren gelaxken batuketa kalkulatzen du A4 gelaxkan.
1. Mugitu gelaxka kurtsorea A4 gelaxkara.
2. Sartu =Sum(A1:A3).
(=);Batura)
(A)(:)(A)
3. Sakatu .
Formula edo konstante bera gelaxka anitzetan sorta
gisa sartu
Sekzio honetako prozedurak erabili formula edo konstante bera gelaxka sail
espezifiko batean sartzeko. Erabili Formulaz osatu agindua formula bat
sorta gisa sartzeko edo Balioz osatu agindua konstante bat sorta gisa
sartzeko.
Oharra: Sartutako formula edo konstanteak erreferentzia erlatibo bat badu,
erreferentzia erlatiboa espezifikatutako tarteko goiko ezkerreko gelaxkaren
arabera sartuko da. Sartutako formula edo konstanteak erreferentzia
absolutu bat badu, erreferentzia absolutua espezifikatutako tarteko gelaxka
guztietan sartuko da.
Formula bera gelaxka sail batean sorta gisa sartzeko
4. adibidea: 1. adibidetik jarraituta, formula bat sorta gisa sartu B1, B2 eta
B3 gelaxketan, ezkerreko gelaxkaren balioa bikoiztu eta ondoren 3 kentzen
duena.
1. Mugitu gelaxka kurtsorea B1 gelaxkara.
2. Sakatu (Formulaz osatu).
Honek Formulaz osatu elkarrizketa koadroa bistaratzen du.
3. “Formul” errenkadan, sartu “=2A1–3” formula: 2(A)3.
Ez da beharrezkoa hasieran berdin ikurra (=) sartzea.
4. Mugitu nabarmentzea “Tarte” lerrora eta B1:B3 espezifikatu sorta
sarreraren tartetzat.
40
スクリプト.indd 40 2016/06/22 16:57:44