Erabiltzailearen gida
Bektore kalkuluak
Erabili Bektore modua 2 dimentsio eta 3 dimentsioetako bektore kalkuluak
egiteko. Bektore kalkulu bat egiteko, erabili bektore aldagai bereziak (VctA,
VctB, VctC, VctD) ondoko adibideak erakusten duen moduan.
Adibidez: (1, 2) + (3, 4)
1. Sakatu , hautatu Bektore moduaren ikonoa eta sakatu .
2. Sakatu (VctA)(2 dimentsio).
• Honek Bektore editorea bistaratzen du
VctA-ren 2 dimentsio bektorea
sartzeko.
3. Sartu VctA-ren elementuak: 12.
4. Egin hurrengo tekla ariketa: (Bektore definit)(VctB)(2
dimentsio).
5. Sartu VctB-ren elementuak: 34.
6. Sakatu kalkulu pantailara aurreratzeko eta (VctA + VctB) kalkulua
egiteko: (VctA)(VctB).
• Honek VctAns (bektore erantzun
memoria) pantaila bistaratzen du
kalkuluaren emaitzekin.
Bektore erantzun memoria
Bektore moduan egindako kalkulu baten emaitza bektore bat denean,
VctAns pantaila agertuko da emaitza erakutsiz. Emaitza “VctAns” izeneko
aldagai bati emango zaio.
VctAns aldagaia kalkuluetan erabil daiteke behean deskribatzen den
moduan.
• VctAns aldagaia kalkulu batean txertatzeko egin hurrengo tekla ariketa:
(VctAns).
• VctAns pantaila bistaratzen den bitartean hurrengo tekletako bat
sakatzean automatikoki kalkulu pantailara pasatuko da: , , ,
.
Bektore aldagaien datuak eman eta editatu
Bektore aldagai bati datu berriak emateko
1. Sakatu (Bektore definit) eta agertzen den menuan hautatu
datuak eman nahi dizkiozun bektore aldagaia.
2. Agertzen den elkarrizketa koadroan, sakatu edo bektorearen
dimentsioa zehazteko.
3. Agertzen den Bektore editorea erabili bektorearen elementuak sartzeko.
Bektore aldagai baten elementuak editatzeko
Sakatu (Bektore editatu) eta agertzen den menuan hautatu editatu
nahi duzun bektore aldagaia.
Bektore aldagaien (edo VctAns-en) edukiak kopiatzeko
1. Erabili Bektore editorea kopiatu nahi duzun bektorea bistaratzeko.
• VctAns-en edukiak kopiatu nahi badituzu, egin ondokoa VctAns
pantaila bistaratzeko: (VctAns).
2. Sakatu eta egin ondoko tekla ariketetako bat kopiaren helburua
zehazteko: (VctA), (VctB), (VctC), edo (VctD).
• Honek Bektore editorea bistaratzen du kopiaren helburuaren
edukiekin.
32
スクリプト.indd 32 2016/06/22 16:57:43