Erabiltzailearen gida

Table Of Contents
5 0 5
Datuak sartzea behar dituzten aldagaiak prozedura honen 2. pausoan
hautatutako kalkulu motaren araberakoak dira. Xehetasunak lortzeko,
ikus “Parametro zerrenda”
(98. orria).
7. Aldagai guztien balioak sartu ondoren, hautatu [Exekutatu] eta sakatu
.
Kalkulu emaitzen pantaila bistaratuko da.
3. pausoan [Zerrenda] hautatu baduzu, zerrendan agertuko
dira kalkulu emaitzak (P zutabea). Xehetasunak lortzeko, ikus
“Zerrendaren pantaila” (99. orria).
Kalkulu emaitzak bistaratuta daudenean zerrendan editatzeko
eragiketarik egiten baduzu (ikus “Zerrendaren pantailaren edukia
editatu” (100. orria)), kalkulu emaitza guztiak ezabatuko dira.
Prozedurako 4. pausoko (zerrendan datuak sartzeko) egoerara
leheneratuko da zerrenda.
Sartutako balioa onartutako barrutitik kanpo badago, errore-mezu bat
bistaratuko da. Dagokion datuen sarrerako balioa onartutako tartetik
kanpo badago, “ERROREA” agertuko da kalkulu emaitzen pantailako
P zutabean.
Kalkulu emaitzak pantailan daudenean sakatuz gero, parametroak
sartzeko pantailara itzuliko zara.
Oharra
DP Normala, BM Normala edo Alderantzizko N hautatzen baduzu goiko 2. pausoan,
“Aldagai” (x-ren datu-elementu bakarrarens sarrera) izango da beti datuak (x) sartzeko
metodoa. Hori dela eta, ez da bistaratzen 3. pausoko menua.
Datuak sartzeko metodoa (x) “Aldagai” bada, Ans memorian gordeko da kalkulu
emaitza.
Banaketa kalkuluek 6 digituko zehaztasuna dute.
Parametro zerrenda
Beheko zerrendan parametroak sartzeko pantailako sinboloak agertzen
dira.
DP Binomial, BM Binomial
x … datuak
98