Erabiltzailearen gida

Table Of Contents
Egiaztatu funtzioa erabili
Egiaztatu funtzioaren informazio
orokorra
Egiaztatu funtzioa sartutako berdintza edo desberdintza egiazkoa edo
faltsua den egiaztatzeko erabili daiteke.
Kalkulagailuaren modu hauetan erabili dezakezu Egiaztatu funtzioa.
Kalkulatu, T
aula, Ekuazioa, Konplexuak
Oharra
Egiaztatu funtzioa erabiltzen duzun moduaren arabera, aldatu egiten da eragiketa
egiteko helburua eta beharrezko prozedura. Xehetasunak lortzeko, irakurri ondorengo
atal hauek.
Egiaztatu funtzioa erabili Kalkulatu moduarekin
(75. orria)
Egiaztatu funtzioa erabili Taula moduarekin (112. orria)
Egiaztatu funtzioa erabili Ekuazioa moduarekin (123. orria)
Egiaztatu funtzioa erabili Konplexuak moduarekin (130. orria)
Egiaztatu funtzioa gaitu edo desgaitu
Egiaztatu funtzioa erabiltzeko, gaitu ezazu kalkulagailuko TOOLS menuko
[Egiaztatu ON] aukera hautatuta.
Garrantzitsua:
Kalkulatu edo Konplexuak moduan Egiaztatu funtzioa gaitzen edo desgaitzen baduzu,
kalkuluen historia osoa ezabatuko da.
73